Luar Na Lubre taldearen kontzerturako sarrerak salgai dira

Uztarria.eus 2002ko uzt. 17a, 13:07
Itsasik antolatu du eta uztailaren 27an izango da

Itsasi Dantza Taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien barruan Luar Na Lubre talde galiziarraren kontzertua antolatu du, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 27an izango da Izarraitz Pilotalekuan. Kontzerturako dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte.

Luar Na Lubre Taldearen galiziarrak (www.luarnalubre.com) folk musika egiten du eta "Espiral" bere azken diskako kantak entzun ahal izango dira Azpeitian uztailaren 27an,22:30ean Izarraitz Pilotalekuan. Itsasi Dantza Taldeak dagoeneko kontzerturako sarrerak salgai jarri ditu Kutxako kutxazainetan, 12 euroko salneurrian. Egunean bertan, Izarraitz Pilotalekuan ere sarrerak salgai izango dira 15 eurotan.

Liburua eta bideoa

Irailaren 14an, berriz, Itsasi Dantza Taldeak 25 urteotako taldearen historiari buruzko liburua aukeztuko du nideo batekin batera.