Iraurgi Saskibaloi Taldeko bazkarirako txartelak salgai daude

Iraurgi Saskibaloi Taldea 2002ko uzt. 12a, 13:07
Eguardian 'Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25 urteurrena' liburua aurkeztuko da

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu du Santiago Egunerako, uztailaren 25a. Bazkaria 14:30ean izango da Loiola Hotelean, eta dagoeneko herriko tabernetan txartelak salgai dira.

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak aurten 25 urte betetzen dituela-eta Santiago Egunerako antolatutako bazkaria ez da egun horretako ekitaldi bakarra. Aurretik, eguardian, Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25 urteurrena izenburupean 25 urtetako ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko da.

Bazkaritarako txartelak dagoeneko Azpeitiko eta Azkoitiko tabernetan salgai dira. Txartel bakoitza 42€ ordainduko da, eta ordainean bazkaria eta liburua sartzen dira. Txartelak Azpeitian Egurtza, Juantxo Txiki, Pikua eta Loiola Hotelean daude salgai. Azkoitian Olaberri eta Etxe-Aitzen.