Oporraldi eta bidaietan kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak izan kontuan

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa | Besterik
2002ko uzt. 9a, 12:07

Abuztua gainean da eta asko oporraldiak kanpoan pasatzeko asmotan izango da. Baina gutxi batzuk jakingo dute bidai eta oporraldietan kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak. Hona hemen maiz gertatzen diren bi egoeren berri: aire bidaietan ekipajea galtzea eta Overbooking-a.

Aire bidaietan ekipajea galtzea.

Aire bidaietan ekipajea galtzea.

Ekipajea galtzeagatik edo hondatzeagatik erantzunkizuna mugatua dago, balio haundiagoa aitortu eta horri dagokion gehigarria ordaindu dugunean izan ezik; orduan aitortutakoa ordainduko baitigute.

Arruntena aitorpenik ez egitea da eta kasu hauetan ekipajea galdu edo hondatuta agertzen bada Espainia estatuko hegaldietan gehienez 16,23 euro ordainduko digute kiloko, edota 324,55 euro unitateko.

Ekipajea entregatzerakoan atzerapena gertatzen bada konpentsazioak ezin du gainditu garraioaren prezioaren baliokidea, garraiolariak balio jakin bat aitortu eta onartu ez badu behintzat.

Nazioarteko hegaldietan berriz fakturatu gabeko ekipajea galtzen edo hondatzen bada bidaiariak Amekiketako Estatu Batuetako 400 dolar jasoko ditu gehienez ere. Bestalde, ekipajea fakturatuta bada jaso dezaken kalte ordaina Igorpeneko Eskubide Berezia bider 17 eginda ateratzen den balio eguneratuaren arabera kalkulatzen da, paketea entregatzean aitorpen berezia egin eta tasa gehigarria ordaindu denean izan ezik.

Overbooking-a.

"Overbooking-a" esaten zaio untziratzea ukatzeari. Hau gertatzen da txartel balioduna eta erreserba baieztatua duten bidaiarien erreserba gehiegi daudelako, hau da hegazkinak dituen eserlekuak baino txartel gehiago saldu direnean. Hau legez ez dago debekatua, baina Europa Batasunak araututa ditu konpentsazio batzuk hegaldi erregularretan “overbooking” egoera jasaten duten bidaiarientzat. Konpentsazio hauek ez dira ezartzen "charter" hegaldietan eta doan edo tarifa murriztuekin bidaiatzen dutenentzat.

Untziratzea debekatzen digutenean aire konpainiak inprimaki bat eman behar digu, eta bertan agertuko dira ditugun konpentsazio arauak. Honako hauen artean aukeratu beharko dugu:

  • Egin gabeko bidaiaren zatiari dagokion txartelaren prezioa berreskuratzea penalizaziorik gabe.
  • Lehen bait lehen azken helmugara eramatea.
  • Bidaia komeni zaigun aurreragoko data batean egitea.

Aukera hauetaz gain untziratzea debekatzeagatik aire konpainiak gutxienezko konpentsazio bat ordaindu behar digu:

  • 150 euro, 3.500 kilometroko distantzia gainditzen ez duten hegaldietan.
  • 300 euro, 3.500 kilometro baino gehiago dituzten hegaldietan.
  • Konpentsazio hauek %50 murriztu daitezke azken helmugara beste hegaldi batean joateko aukera ematen badigute, eta heltzeko orduaren eta hasieran programatua zegoenaren artekoa bi ordutik gorakoa ez bada, 3.500 kilometroko hegaldietarako. 3.500 kilometrotik gorako hegaldietarako, ordu aldea lau ordutik gorakoa da.
  • Kontratatutakoa baino klase txikiago batean bidaiatzen badugu, bi prezioen artean dagoen diferentzia berreskuratzeko eskubidea izango dugu.

Konpentsazioa hauez gain aire konpainiak honako gastu hauek ordaindu behar ditu: telefono dei bat edo fax bidezko mezu bat, behar adina janari eta edari zain egon behar den bitartean edo hoteleko gau bat, edo gehiago behar izanez gero.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu