Nuarbek ziurtatuta du 640 kiloko txapela

Uztarria.eus | Kirolak
2002ko uzt. 8a, 12:07

Nuarbe sokatira taldeak finalerako txartela jaso zuen uztailaren 6an, Mungian (Bizkaia) jokatu zen Euskal Herriko Txapelketako 640 kiloko zortzigarren saioan.

Mutriku eta Goiherriren aurka bi tiraldi galdu arren, Nuarbe A taldeak eraman zituen jardunaldiko zazpi puntuak.Nuarbek Andoni Etxezarreta eta Mikel Aizpururen hutsuneak izan zituen. Eta atzean, berriz, lehen aldiz Orbegozo aritu zen.

Tiraldietako sailkapena era honetan gelditu zen:

Nuarbe A: 14 puntu

Mutriku: 12 puntu

Goiherri: 11 puntu

Areso: 6 puntu

Getxo: 5 puntu

Nuarbe B: 5 puntu

Abadiño: 3 puntu

  • Sailkapen orokorreko puntuazioa:

Nuarbe A: 21 puntu

Areso: 16 puntu

Goiherri: 14 puntu

Mutriku: 13 puntu

Getxo: 9,5 puntu

Nuarbe B: 5,5 puntu

Abadiño: 5 puntu

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu