Tren Museoan Festina erlojuen iragarkia grabatzen ari dira

Uztarria.com 2002ko eka. 28a, 21:06
Iragarkia poesi batetan oinarritzen da

Festina erloju etxea ehun urte betetzen dituela-eta iragarki bat grabatzen ari da egunotan. Iragarki horren zatitxo bat Azpeitiko Tren Museoan grabatu dute gaur egun osoan. Hilabete barru estatuko telebistetan ikusgai izango da.

Goizeko 06:00etako etorri dira Dream Team-ekoak, Bartzelonako publizitate agentziakoak, herrira iragarkia grabatzera. 30 lagun inguru, argi eta irudi teknikariak, ileapaintzailea, dekorazioa, modeloak... eta kamioia bete traste.

Iragarkiak Festina erlojuetxearen ehungarren urteurrenerako ateratako erlojua ezagutzera eramango du. Grabazioa poema batetan onarritzen da, eta Bartzelonan eta Azpeitian egingo da. Azpeitiko zatian bi modelo agurtzen azalduko dira, neska tren barruan eta mutila kanpoan. Zati honek iragarki osoko lau segundu baino ez ditu hartuko, eta hilabete barru ikusgai izango da estatuko telebistetan.