Elbarrituen kiroletan emaitza onak lortu dituzte azpeitiar kirolariek

Amue 2002ko eka. 28a, 13:06

Xabier Madinak, maiatzaren 25 eta 26an Lleidan jokatu zen Slalom-eko Espainiako txapelketan aurreneko postua lortu zuen.

Aurtengo denboraldian emaitza onak lortu dira elbarrituen kirolei dagokionean. Xabier Madinak lortutako lehen postuaz gain, aipatu pasa den asteburuan Madrilen jokatu zen Espainiako Atletismo txapelketan garaile izan zela, ehun eta berrehun metrotako probetan. Azken garaipen hauekin, Xabier Madina jadanik 26 Espainiako tituluren jabe da. Bestalde, Peio Aizpuruk pasa den astean Madrilen jokatu zen proban, zilarrezko domina eskuratu zuen pisu jaurtiketan.