Antzerki Topaketako kartelak Betharrametan erakusgai izango dira

Udal Kultura Batzordeburua 2002ko eka. 27a, 14:06
Azpeitiko Udalak bere Kultur Batzordearen bidez EUSKADIKO XX. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAN Kartel Lehiaketa martxan jarri du.
Aurtengo edizioian 28 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta aurkeztu diren kartelekin erakusketa zabalduko da herritar guztientzat. Bestalde, Ikuslegoaren Saria ere bultzatu nahi da.

Erakusketa Betherram Ikastetxean izango da, eta horretarako beheko solairua antolatu da. Lanak ekainaren 29tik uztailaren 14ra arte egongo dira bertan, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta larunbata eta igandetan eguardiko 12:00etatik 14:00etara.