Joseba Albizu 'Girinoan' bigarrena izan da

Uztarria.eus 2002ko eka. 25a, 17:06
Lagun Onakek 'Quebrantahuesos' proban garaikurra lortu zuen, eta Andoni Aranaga laugarren izan zen Arizkunen

Joseba Albizu azpeitiarra 26 urtetik beherakoen Italiako Girinoan bigarrena izan da. Albizuk Giussepe Muragliak, irabazleak, baino 32¨ gehiago behar izan zituen. Lortutako emaitzaren ondoren Italiako taldeetatik proposamenak ere izan ditu.

Atzo etorri zen Italiatik Joseba Albizu, txirrindulari azpeitiarra, ekainaren 15etik 23a bitartean 26 urtetik beherakon Giroan parte hartu ondoren. Joseba bigarren sailkatua izan da Giussepe Muraglia irabazlearen ondoren 32¨ segundutara, eta "gustora" da lortutako emaitzarekin. Hala ere, Uztarriari jakinarazi dionez ez zuen espero lortutako emaitza: "ondo ibiltzea espero nuen, baina ez hain ondo afizionatu mailako onenak hor daude eta".

Joseba Albizuk 23 urte ditu, 24 egiteko, eta Cafés Baqué-ko txirrindularia da, afizionatu mailan. Orainarte profesional mailara jauzia emateko "inork kasurik egin ez", eta Girinoan lortutako emaitza onak "Italiako talderen bat edo beste interesatzea" lortu duela ere esan digu:"Orainarte ez dut propofesionaletako proposamenik izan, baina orain Italiako talderen bat edo beste interestu dira. Hasieran proba bezala bi urte egiten dira taldean, bi urte horietan demostratu egin behar balio duzula. Une hauetan hitz egiten ari gara".

Josebak Girinoko bigarren sailkatua izateaz gainera, atzerriko txirrindularirik onenaren saria ere jaso du.

Parte hartuko duen hurrengo lasterketa uztailaren 3-tik 7rako Bizkaiko Bira izango da, eta "ondo egiteko asmoa" du.

Asteburu honetan txirrindularitzan izan da beste berririk Azpeitiarekin lotuta. Aragoin ospatzen den Sabiñanigo-Sabiñanigo proban, Quebrantahuesos bezala ezaguna, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteari garaikurra eman diote parte hartzaile gehien zituen taldea izateagatik, 47 lagun. Eta bestalde, Andoni Aranaga Arizkunen laugarren izan zen Euskadiko Txapelketan, Sub-23 eta Elite mailan.