2001-2002 futbol denboraldiari bukaera eman zioten Ikasberrikoek

Uztarria.com | Kirolak
2002ko eka. 12a, 11:06

Ikasberriko futbol taldeetako kideek 2001-2002 denboraldiari bukaera eman zioten joan den larunbatean. Denboraldiaren amaiera ospatzeko afari bat egin zuten Kiruri jatetxean eta bertan, 50 jokalari eta 20 bat guraso elkartu ziren.

Afarian eta horrelakoetan ohikoa den bezala, urte osoan zehar talde desberdinetan egindako lanagatik saritu zituzten zenbait jokalari.

-Bigarren Erregional mailan: Josu Berastegik jaso zuen jokalari erregularrenari zegokion saria.

-Jubenil mailan: Taldeko jokalari erregularrena IƱaki Galarza izan zen eta Jon Orbegozo jokalariak, gol gehien lortu dituen saria eraman zuen.

-Kadete mailan: Xabat Aranguren izan zen gol egilearen saria eraman zuena eta Unai Garinek taldeko jokalari erregularrenaren saria.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu