Oñeder altzairutegietako hautsen zabortegiak akordio bat egin du Aser enpresarekin

Uztarria.eus 2002ko eka. 12a, 13:06

Azkoitian dagoen, Oñeder altzairutegietako hautsen zabortegiak iaz Erandioko Alser, altzairutegietako hautsak tratatzen dituen enpresarekin akordio bat sinatu zuen.

Oñeder eta Aser enpresen akordioaren ondorioz, Aser enpresak euskal altzairutegietako 8.000 tona hauts tratatu zituen iazko urritik abendua bitartean. Aurten, berriz, 18.000 tona hauts tratatu ditu eta akordioaren arabera urtea bukatzerako 47.500 tona izatea espero dute. 2003. urtean 62.500 tona tratatzera iritsi nahi dute. 2007 artekoa da bi enpresa hauen akordioa eta 2004. tik 2007ra artean urtero 77.500 tona euskal altzairutegietako hauts tratatzea nahi da Aser-en.

Akordioa egin aurretik Aser enpresak tratatzen zituen altzairutegietako hautsen %90 a Alemaniatik ekarritakoa zen. Gaur egun, atzerritik ez da ekartzen altzairutegietako hautsik Erandioko enpresa honetara; Euskal Herriko eta Kataluniako hautsak tratatzen dira bertan.

Oñeder altzairutegietako hautsen zabortegia 1994an hasi zen bere jarduerarekin. Oñeder zabortegiak 300.000 tona hondakin jasotzeko lekua du, eta uste da 2004. urterako bete egingo dela zabortegia. Horregatik, ingurumen departamendua, ekainaren 11ko El Pais egunkarian esaten denez, Aser enpresaren antzeko iharduera edukiko lukeen (hau da, zinka duten altzairutegietako hautsak birziklatzeko) beste sistema bat aurkitzeko presionatuz aritu da. Beti ere, El Pais-en esaten denez, “Enpresen ustez hau ez da konponbide egokia, altzairutegietako hautsen burdin hondakina ez delako tratatzen Aser-en”.