Lagun Onak-ek Mendi Astearen balorazio ona egin du

Lagun Onak M.B. 2002ko eka. 6a, 13:06
Ekainerako ere antolatu ditu mendi irteerak Lagun Onak M.B.ak; 16an, Telleriarte-Aitzgorri-Otzaurte ibilbidea egingo dute eta 22-23 asteburuan, Pirineotara joango dira

Aipatu beharra dago aurtengo Maiatzeko Mendi astearen barnean antolatu diren proiekzio emanaldien arrakasta. Egunero, bataz beste 70 ikusleren partaidetza izan dugu Enparan Dorretxean arratsaldeko 20:30ean antolatu diren hiru emanaldietan.

-Meru-Sivling 2001. India: Asteartean izan genuen proiekzioan Igor Mendizabal, FEDME-ko alpinista gazteen taldeko Mutrikuarrak, Hegoaldeko Merun (6.660 m) Jon Balda nafarrarekin batera eskalada bide berri bat irekitzeko eginiko saiakuntza eskeini zigun. Saikera honetan 6.200 m-ko garaierara iristea lortu zuten. Ondoren Roger Ximenis, Joan MarĂ­a Vendrell, Jordi Corominas eta Jon Balda taldekideekin Shivling-eko (6.543m ) gailurra egin zuteneko argazkiak eskeini zizkigun.

-Ameriketako Hiru Handiak: Asteazkenean Felipe Uriartek Ameriketako hiru gailurrik garaienak egin zitueneko diaporama eskeini zigun. Andeetan barrena eginiko espedizio honek 35 eguneko iraupena izan zuen. Gailurrak Ojos del Salado (6.864m) eta Pissis (6.882m) Argentina eta Txileko mugan kokaturik daudenak eta Argentinako Mendoza lurraldean kokatzen den Akonkagua (6.959m) izan ziren.

-Transeuropa 2001: Ostegunean Patxi Ibarbia Azpeitiarra partaide izan den Transeuropa 2001 bidaiko diapositibak izan genituen. Taldekideak Ina, Patxi, Gorri eta Javi izan ziren eta kasu honetan Ina izan zen otsailean Cabo Nortetik (Norbegia) abiatu eta Europa zeharkatuz hegoalderaino (Tarifaraino) egin zuten bidaiaren argazkiak eskeini zizkiguna. Bidai hau egiteko hiru garraio bide erabili zituzten; eskiak, piraguak eta bizikletak. Bost hilabeteko iraupena izan zuen eta udaran iritsi ziren Tarifara. Goiko argazkian Ina, Transeuropa 2001eko proiekzio ekitaldian.

Xoxoteko egunari dagokionez igandean izan genuen eguraldi kaxkarraren ondorio soinujole eta trikitilariak erromeria ohikoa baino lehenago amaitu behar izan zuten. Hala ere LAGUN ONAK M.B. elkarteak goizeko 09:00etan Xoxotera antolatua zuen igoerak jendetza ugari bildu zuen. Behin tontorrean, meza, bertsolariak, harrijasotzaileak eta aizkolariak ere izan ziren. Elkarteak eskertzen du festa honetara hurbildu zirenen parte hartzea.

Ekaineko mendi irteerak
Lagun Onak M.B.ak ekainerako ere antolatu ditu mendi irteerak. Ekainaren 16an, larunbatean, Telleriarte-Aitzgorri-Otzaurte egun guztiko ibilbidea egingo dute. Ekainaren 22 eta 23ko asteburuan berriz, Pirineoetan izango dira eta bi ibilbide ezberdin egingo dituzte.