Bihar Organu Dohaintza Eguna ospatzen dela eta, sentsibilizazio kanpainari ekingo zaio

Uztarria.com 2002ko eka. 4a, 19:06
Asteburuan mahaia izango da informazioa eman eta emaile berriak lortzeko

Ekainak 5ean Organu Dohaintzaren Eguna dela-eta, Gipuzkoako Giltzurrun Gaixoen Elkarteak (Alcer Gipuzkoa) Dohaintza Astea antolatu du Alcer Euskadirekin batera, ekainaren 3tik 9ra arte. Sentsibilizazio kanpaina honen baitan informazio mahaiak jarriko dira asteburuan Gipuzkoako hainbat herritan, baita ere Azpeitian.

Astea antolatzearen helburua organuen trasplanterako dohaitza egiteko jendea sensibilizatu eta mentalizatzea da, dohaitzarik gabe ez baidago transplanterik. Dohaitza astean, jendea kontzientzatu nahi da, eta horretarako ekainaren 8 eta 9an informazio mahaiak jarriko dira Gipuzkoako hainbat herritan, Azpeitia barne. Mahai hauekin informazioa emateaz gain, jendeak idatziz, beren organuak transplanterako erabiltzeko baimena eman dezala lortu nahi da.

Urola-kostan 85 pertsona dira giltzurruneko gaixotasuna dutenak eta 5064 organu emaile daude.

Rosa Lazkano Alcerreko kideak honako bertsoa prestatu du biharko eguna gaitzat hartuta.

Aipatu nahi da gaur bereziki
emailean garrantzia,
Beraien esku nola dagoen
gaixo asko zendatzia
aitortu behar, ez dela erraza
erabakia hartzia
norberak hainbat galdutakoan
bestetaz gogoratzia.

Eskertu eta eskertu jardun
arren bizitza osoan
nola eskertu emaile bati
hartzaile baten kasuan
horrexegatik gaur emaileak
hartu nahi dira gogoan
solidaritza handiagorik
ba ote dago munduan.

Informazio gehiagorako idatzi alcergipuzko@teleline.es-era