Mila erabiltzaile Azpeitiko KzGunean

Uztarria.com 2002ko eka. 3a, 20:06
Guneak herriko jendeari Interneteko sarbidea eta formazioa dohainik eskaintzen dio

Urriak 5ean ireki zen Azpeitian KzGunea eta ordundik herritar asko izan dira bertan izena eman dutenak. Hori dela eta, maiatzaren 30ean izena eman zuen 1000. pertsona saritzea nahi izan dute. Irabazlea Idoia Azurmendi azpeitiarra suertatu da eta opari bezala 180 euro jaso ditu Ukabi dendan gastatzeko.

KzGunea ireki zenetik, egunero hainbat pertsonen bisita izaten du, egunean 90 pertsona pasatzen direlarik nabigazio gelatik. Urriatik maiatzera bitartean 134 ikastaro eman dira eta ehundaka azpeitiar igaro dira dagoeneko bertatik. KzGunean 26 ordenagailu eta bi zerbitzariz gain, bi tutore daude jendeari ikastaroak ematen eta laguntzeko. KzGuneko ordutegia honokoa da:

10:00etatik 13:00etara.
16:00etatik 20:00etara.

Uztaileko ordutegia aldiz, hau izango da:

9:00etatik 15:00etara.