Festa giroa larunbatean Lagun Onak Hirugarren Mailara igo dela-eta

Uztarria.com | Kirolak
2002ko mai. 28a, 16:05

Lagun Onakekoak eta futbol zaleak gustora dira taldea Preferenteko irabazle suertatu, eta datorren urtean 3. mailan jokatuko duelako berriro.

Larunbatean Lagun Onak futbol taldeak Hirugarren Mailarako igoera irabazi zuen Asti futbol zelaian Zarauztarrei 1-2 irabazi ondoren. Tentsioa azken uneraino luzatu zen, garaipena partida amaitzeko bost minutu falta zirela Poncek sartutako golak eman baitzien Lagunonakoei. Dena den, igoera ez zegoen beraien esku soilik. Izan ere Tolosa puntu berdinekin baina aurretik zuten sailkapenean, eta hauek lortutako emaitzak bazuen eragina. Gainera Zarautz-Lagun Onak norgehiagoka amaitu ondoren Tolosarrak partida berdinduta zuten eta oraindik norgehiagoka bukatzeko zegoen. Azkenean 1-1 egin zuten Hondarribiako taldearen aurka jokatutako partidan, eta horrenbestez Lagun Onak zen garailea.

Jose Luis Ribera, Lagun Onakeko entrenatzaiela gustora zen lortutakoarekin: "Zaila ikusten genuen, baina urte guztian egin dugu lan eta azkenean lortu egin dugu. Gainera, azken uneak ez zeuden gure esku, eta zain egon ondoren lortu egin dugu".

Lagun Onakeko jokalariak garaipena eta Hirugarren Mailarako igoera ospakisunak Astiko zelaian eta aldageletan hasi zituzten. Eta Azpeitira itzuli zirenean herritarren harrera ere izan zuten, Sindikatu Zaharreko balkoira igo ziren Lagunonakoak.

Bidali:  

Erantzunak

Azketa | 2002-05-28 : 17:05

Zorionak Lagun Onak!!
Oso ederra da egin duzuena, baina ez ezazue eraman beharreko norabidea galdu. Azpeitian kirolaren inguruan erreferente bilakatu behar duzue, momentuz ez zarete eta erreferente bilakatzeak ez du esan nahi kriston maila izan behar duzuela bakarrik, Azpeitiko gazteei, neska zein mutilei heziketa eman behar diozuela baizik.
Jakin zazue era berean Azpeitian beste futbol talde bat ere badela eta elkarlanean aritzea dela onena eta ez elkarren aurka, beraz animo eta segi lanean.
Ah! Asko poztu ninduen larunbatean, Sindikatu zaharrean presoenganako izan zenuten oroitzapenak.

Josetxo | 2002-05-28 : 18:05

Zorionak, Ondarroako Aurrera taldetik!!

Herria | 2002-05-29 : 11:05

Hasteko, zorionak Lagun Onaki.
Bigarrenik, zera: herriko talde nagusiak (Lagun Onakek) herrira begirako lana egin behar du, herriko gazteei aukera emanaz Lagun Onak haundiyen jokatzeko, herrira begira lan gehiago eginez... baita orain Hirugarren Mailara igo direla ere.
Bukatzeko, zorionak Oxkarri. 18 urtean jokalari Lagun Onaken. Lan isilean.

kanpotik | 2002-06-01 : 17:06

kanpoan negok eta oraintxe enteratu nauk higo dela Lagun Onak!Zorionak eta ea Azpeitiar gahiago joaten den beraiek ikustera. Eta ez gogoratu beraietaz higotzen direnean bakarrik, hori oso erraza duk!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu