Nuarben hasiko da Sokatirako Euskal Herriko Txapelketa, bihar

Uztarria.com 2002ko mai. 24a, 16:05

Bihar emango zaio hasera Euskal Herriko Txapelketari Nuarben, arratsaldeko bostetan. Txapela ligaz erabakiko da, eta lehiak bi hilabete iraungo ditu. Sei klub arituko dira norgehiagokan: Nuarbe, Mutriku, Getxo, Goiherri, Abadiño eta Areso.

Nuarbe bera da 560 kilokoa kenduta (Areso da txapelduna), beste hiru pisuetako (600, 640 eta 680) txapelduna. Aurtengoan ere, 560 kilokoan ez du parte hartuko. Baina gainontzekoetarako bi talde sokaratuko ditu, iaz taldera joandako 8 gazteak ere prest baitaude. Gainera, horiez gain, Andoni Etxezarreta eta Mikel Aizpurua berriro sokan aritzeko moduan dira. Etxezarretak urtebeteko atsedena hartu zuen eta Aizpurua Torrekolandan aritu da.

Larunbateko saioan, 14:00etatik 15:30era izango da pisaketa eta 17:00etan tiraldiak, 560 eta 600 kilokoetan izan ezik, horietan ordu erdiz aurreratuko baita. Txapelketak bi hilabete eskas iraungo du, eta ligaz erabakiko dira txapelak. Sei klubek hartuko dute parte lehian: bi gipuzkoar, Nuarbe eta Mutriku; nafar bat, Areso; eta hiru bizkaitar, Getxo, Goiherri eta Abadiño. Azken honek lehen aldiz jardungo du lur gainean.