Larunbatean ospatuko da 'Elkartasun Eguna'

Uztarria.com 2002ko mai. 22a, 13:05
Herri osoaren eta taldeen inplikazio eta ekitaldien parte hartzea eskatzen dute antolatzaileek

Larunbatean, bigarren aldiz, eta Elkartasunez Presoak Herrira lemapean, egun osoko ekitaldia izango da Azpeitian.

Euskal Presoak Euskal Herrira Plataformak, Gazte Ekimenak, Etxerat, Presoen Aldeko Ikasleek eta Askatasunak Elkartasun Eguna jendea kontzientziatzeko helburuarekin antolatu dute. Antolatzaileek "presoak eta iheslariak oraindik ere hor daudela; nahiz eta lan asko egin den hauen inguruan, oraindik ere dauden egoeran daudela, eta hantxe jarraitzen dutela" aldarrikatu nahi dute egun honetan. Horretarako herri osoaren eta taldeen inplikazio eta ekitaldien parte hartzea eskatzen dute.

Herri krossa
Larunbaterako antolatutako ekitaldien artean Herri Krossa izango da goizeko 10:30ean. Sei kilometrotako ibilbidea da, eta parte hartzeko Intz, Orkatz eta Urtzi tabernetan eman daiteke izena. Egunean bertan ere izenemateko mahaiak egongo dira plazan. Izenematea sei euro da.

Egun horretarako antolatu diren beste ekitaldiak ikusteko begiratu agendan