Ikaspilotaren jaialdi berezia Izarraitzen larunbatean

Ikaspilotako antolatzaileak 2002ko mai. 20a, 19:05
Gipuzkoako zentru desberdinek hartuko dute parte

Ikaspilotaren eskutik eta KUTXAren laguntzaz Maiatzaren 25ean, Gipuzkoako pilota topaketen egun berezia ospatuko da Izarraitz pilotalekuan.

Euskal Herrian, Euskal pilota, ondare propio gisa, hezkuntza proiektuaren barruan txertatu eta eskola orduetan nahiz eskolaz kanpo egiten diren pilota jardueren artean zubi eta elkartrukea bultzatzea dira Ikaspilotaren xedeak.

Aurten, otsailetik hasita 20 topaketa antolatu ditugu, ia 100 zentruk parte hartu dutelarik eta 3.400 haurretik gorako partaidetzarekin.

Topaketa hauei amaiera emateko egun berezi bat antolatuko dugu, aurreko topaketetako lehen sailkatuekin. Berau, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango da, Maiatzaren 25ean goizeko 10:00etatik aurrera.

Larunbatekoa ez da Ikaspilotak Azpeitian ospatzen duen lehen ekitaldia. VII. Pilota Topaketak martxoaren 1ean ospatu ziren Izarraitzen (argazkia ordukoa da). Uztarria.com-ek jaso zuen ekitaldi haren berri ere. Ikusi hemen