'Bazkaria poxpolotan' laburmetraiaren aurkezpena

Uztarria.com 2002ko mai. 10a, 20:05
Bideo laburren emanaldia antolatu du Zestoako Udalak

Gaur gaueko hamarretan, Zestoako Kultur Etxean Azpeitiko Natatxa Films taldeak ekoiztutako Bazkaria poxpolotan laburmetraia ikusteko aukera izango da.

Zestoako Udalak antolatu duen bideo laburren emanaldi honetan, azkenengo hiru-lau urteetan hemen inguruan egin diren sei laburmetrai aurkeztuko dira. Eta horietako bat, Azpeitiko Natatxa Films taldeak ekoiztu duen Bazkaria poxpolotan. Bertan, gazterik ezkontzen diren bi protagonisten historioa kontatzen da.

Natatxa Films taldeak Bazkaria poxpolotan laburmetraia aurreko urteko abendu aldean grabatu zen. Taldea lau-bost lagunek osatzen dute, denak azpeitiarrak, eta grabaketa Azpeitiko Parrokian eta herriko etxebizitza baten egin zen. Aktore lanetan ere herritarrak jardun zuten:Maite Aranburu, Karlos Ibarbia, Leire Arregi, Mark, IƱaki Bergara...

Aukera bikaina izan liteke azken urteetan bideogileak egiten ari diren lanak ikusteko. Beste bost laburmetraiak, Donostiako Intxaurrondo auzoko Larrotxene Kultur Exeak ekoiztutakoak dira.