Uztaro haurtzaindegia datorren ikasturteari begira jarri da

Uztaro haurtzaindegia 2002ko mai. 8a, 14:05
0 eta 3 urte arteko umeak zaindu eta hezitzen 28 urte daramatza

Dagoeneko Uztaro haurtzaindegia 2002-2003 ikasturteari begira jarri da. Horretarako, haurtzaindegia bera ezagutzera eman nahi da. Uztaro haurtzaindegia 0-3 urte bitarteko umeak zaindu eta hezitzen 28 urteko esperientzia duen zentroa da.

Uztaro haurtzaindegian umeen gaitasun motrizei, hizkuntza estimulazioari, gizarteratze prozesuari eta ezagupenen garapen eta finkapenari arreta berezia eskaintzen zaie. Helburu nagusia umeak nortasun eta autonomia pertsonala lortzea da. Gainera, harremanak euskaraz direnez, hizkuntza horretan trebatzen dira haurrak.

Uztaron ikasturtea irailean 1ean hasten da eta uztailaren 30a artekoa da. Eta 07:00etatik 18:30etara irekita izaten da.

Bertan eskaintzen diren zerbitzuak honako hauek dira:

Zainketa eta heziketa egun osoz (07:30etatik 18:30etara) 121 euro hilero (20.133 pezeta). Egun erdiz (09:00etatik 13:00etara edo 14:30etatik 18:30etara) 79,5 euro hilero (13.228 pezeta). Bazkaria, 46,5 euro hilero (7.740 pezeta) eta merienda, 37,5 euro hilero (6.240 pezeta). Beraz, egun osoa (07:30etatik 18:30etara), zainketa eta heziketa, bazkaria eta merienda barne direla 205 euro kostatzen da hilero (34.109 pezeta). Eta egun erdiz (09:00etatik 13:00etara), zainketa eta heziketa eta bazkaria barne 126 euro kostatzen da hilero (20.965 pezeta). Eta egun erdiz, baina arratsaldez (14:30etatik 18:30etara) zainketa eta heziketa eta merienda 117 euro da hilero (19.467 pezeta).

Uztaro haurtzaindegiaren berri gehiago jakin nahi izanez gero, hau, Azpeitian, Jesus eta Maria Komentuan dago, Loiolako Inazio Hiribidean edota 943 813190 telefono zenbakia da bertakoa.