Baiteren zozketa berezia: III. Erremonte Txapelketarako 10 sarrera

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | Taldeak
2002ko api. 30a, 18:04

Azpeitiko III. Erremonte Txapelketarako hamar sarrera zozketatu ditu Baitek bere bazkideen artean. Azpeitiko Udaleko Kiroletako Batzordeak eman dizkio Baiteri sarrerak.

Azpeitiko III. Erremonte Txapelketarako hamar sarrera zozketatu ditu Baitek bere bazkideen artean.

Profesional hasi berrien III.Erremonte Txapelketa datorren maiatzaren 3an hasi eta maiatzaren 31a bitartean burutuko da. Kanporaketak maiatzaren 3an,10ean, 17an eta 24an jokatuko dira Azpeitiko Izarraitz Udal Pilotalekuan; finala, berriz, maiatzaren 31n izango da.

Azpeitiko Udaleko Kiroletako Batzordearen babesari esker egin du zozketa hori Baite euskara elkarteak. Honokoak dira bina sarrera jasoko dituzten bazkide saridunak: Marian Agirre, Olatz Urkia, Mari Karmen Gurrutxaga; Ina Arriola eta Mª Teresa Etxabe.

Ohi bezala, Baite jarriko da saridunekin hartu emanetan.

ZORIONAK!

Bidali:  

Erantzunak

iñaki | 2002-05-02 : 22:05

Aupa Baite, segi horrela lan polita egiten ari zarete eta. Oso ondo iruditzen zait azken aldian egiten ari zareten lana. Kontzientziazio lan handi bat egin behar dela uste dut Azpeitian, herritarrak ez baikara Azpeitian ditugun gabeziez jakitun, hainbat eta hainbat arlo daude lantzeko, beraz badago zer egina eta ekin lanari!

Aitor | 2002-05-04 : 16:05

Iñaki, asko pozte gaituk jendeak gutaz iritzi ona izateaz,eskertzekoa dek jendearen babesa, baina gustatuko litzaiguke lan talde mardul bat osatzea denon artean hobeto egingo dizkiagu egitekoak, Asteartean iluntzeko 8retan UZTARRIAko lokalen bilduko gaituk, azaldu!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu