Baite Euskara Elkarteko bazkideen batzarra apirilaren 27an

Baite Euskara Elkartea | Taldeak
2002ko api. 24a, 11:04

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteari iritsi zaio bazkideen lehendabiziko batzarra egiteko garaia, barne egitura finkatzeko eta aurrera begirako norabideari eusteko.

Eguna: apirilak 27 (larunbata).

Ordua: 12:00.

Tokia: Aitonena.

Gai zerrenda:

-Azken hilabeteetako azalpena.

-Elkartearen egituraketa: batzarraren funtzioak, bazkide motak, zuzendaritza, talde eragilea¬Ö

-2002. urteko plangintza.

-2002. urteko aurrekontua.

Batzarra aberatsa izateko, ezinbestekoa da bertara ahal den bazkide gehien azaltzea.

Besterik gabe, azalduko zarelakoan, adeitasunez,

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Uztarria@topagunea.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).

Bidali:  

Erantzunak

Azketa | 2002-04-24 : 19:04

Zorionak Baite, bazen garaia herri honetan ere euskara elkarte sendo bat sortzeko. Herri honetan uste da, ez dagoela euskararen inguruan ezer egiteko, baina uste hau okerra da, hainbat gauza ditugu egiteko eta ze hobe euskara elkarte anitz eta sendo bat baino.
Segi horrela eta batzarrean ikusiko gara.
Euskaltzale bat.

Beste euskaltzale batek | 2002-04-26 : 12:04

Euskalgintza artikulatu eta sendo bat behar du herriak; adibidez, Azpeitiak. Eta batzuek ez dute uste hori. Faborez!
Ea Baitek bide onari eusten dion, Azpeitia ez baita euskalduna, eta are gutxiago euskaltzalea. Batzuek hori ez uste arren.
Segi gogor!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu