Maiatzaren 11n ospatuko da Mamu Eguna

Mamuak | Herria
2002ko api. 22a, 20:04

Maiatzak 11n ospatuko da mamu eguna Azpeitian. Gazte Lokalaren aldarrikapena kalean izango da beste behin ere.

Hainbat ekitaldi antolatu da Mamu Egunerako. Arratsaldean parodia, bideo emanaldia, eta kalejira izango dira. Gauean berriz Txotxa eta perkusioa. Informazio gehiago emango da datozen egunotan.

Eguna aldarrikapen eta jai giroan ospatuko da, eta nahi duen orok parte hartzeko aukera izango du bertan antolatzen diren ekimenetan.

Bidali:  

Erantzunak

Izara | 2002-04-23 : 12:04

Pozten naiz egun hoen berri izateaz! Animo gazteak, animo mamuak!

euskalx | 2002-04-23 : 14:04

Nire pozten nauk baine jakinarazi nahi diuztet egun hortan nazio ekimen haundi bat daola hizkuntz eskubidin alde: Irun, Hendai ta Endarlatzatik abantauteko Jende kate erraldoie(Behobiaino). Jende kate honek euskerin aldeko mugimendun aurka ein din erasuk (AEK, EHE, Abokatu Euskaldunen Sindikatue...) salau ta hizkuntz-eskubidiek bermau daittezen eskaukottu. Azpeitti bezelako herri euskaldunen partehartzie ekitaldi hortan ezinbestekue da.

Mamu bat | 2002-04-23 : 19:04

Bai, guk ere gaur izan dugu ekimen horren berri. Kontua da Euskal Herrian behin baino gehiagotan gertatu izan direla data arazo hauek. Alde batetik poztekoa da, oraindik dinamika asko dituen herria dela erakusten baitu horrek. Bestaldetik, horrelako arazoen aurrean zer egin erabakitzea zaila suertatzen da askotan, izan ere Azpeitian bertan hainbat asteburutan daudelako ekimenak data hauetan, besteak beste elkartasun eguna, gazte eguna, etab.
Dena den, mila esker zure aportazio edo kritika horregatik. Beste bat arte!

Ixaxpi | 2002-04-23 : 19:04

Mamu egun hau antoaltzeak badu zentzua egia esan. Azken gertakariekin aldarrikapen modu baketsu bezain ikusgarri hau kriminalizatzeko saiakera egin dela ikusita.

lortu arte! | 2002-04-26 : 12:04

Mamuen aldarrikapen eta ideiekin bat nator neu ere. Bakezko aldarrikapenen aurrean herriko agintariek biolentziaz erantzuten badute...mamuak ondo ari direnaren seinale!aupa gaztiek!

solidario | 2002-04-29 : 12:04

oso pozgarria zait egun hau ospatzera doala jakitea. Bada garaia berriro ere eta BETI BEZALA,forma baketsuan gazte lokalaren mamua gure artean izango dela jakitea, gainera oraingo hontan lagun mordo bat ekarriko ekarriko dituela berekin aditzera eman didate. Nik neuk ere animatu nahi dut gazteria, eta gazteak ez direnak ere bai mamu egun honetan parte hartzera. Beste aldetik auziperatutako gazte guztiei nire solidaritatea azldu eta goiari eusteko esan nahi diet. GORA MAMUAK!

maialen ta erika | 2002-07-05 : 16:07

mamuok helburu bikain batekin aurrera jarraitzeko ahalmena dugu pauso handi bat emateko asmoz, gazteok gaztetxe baten beharra dugu zer dauka orrek gaizki,GAZTEOK EZ GARA NEKATUKO ETA ETSIKO GEUREA LORTU HARTE!!
HERRI BAT GAZTETXE BAT!
GAZTETXEA LORTU EDO HARTU!!!!!!!!!!!!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu