'Aizu! Mikel naiz' kanpaina abian jarri du Atzegik

Atzegi | Taldeak
2002ko api. 22a, 17:04

Aizu! Mikel naiz kanpaina martxan jarri berri du Atzegik, Adimen Urriko Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Gurasoen Elkarteak.

Azpeitian ere bada gurasoen komisioa.  Argazki originala

Kanpaina honekin kolektiboaren presentzia aldarrikatu, normalitatea transmititu, gizartea sentsibilizatu eta taldea ezagutaraztea helburu du Atzegik.

Azpeitian ere bada gurasoen komisioa. Ilazki Albizuriren, Txolarteko begiralearen, esanetan: "Talde honek lan asko egin du, hilero biltzen dira eta Urolaldeko Atzegik urtean behin egiten dituen bilerak antolatzeaz ere beraiek arduratzen dira".

Atzegi 1960an sortu zuen guraso talde batek, eta urte hauetan adimen urriko pertsonei laguntzeko zerbitzuak sortu eta bultzatu dituzte.

Bidali:  

Erantzunak

Mikel | 2006-04-27 : 09:04

Aizu, zumaiko mikel naiz, BOKADILLO DE TXORIZOOO

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu