Uztarria.com taldeekin biltzen ari da webgunea osatzeko

Uztarria.com 2002ko api. 19a, 21:04

Badira lau hilabete Uztarria.com webgunea martxan jarri genuela. Hasieratik herriko kultur talde eta irabazi asmorik gabeko gainerako eragileek interneten tartea eskaintzeko asmoa azaldu genuen. Eta asmo hori aurrera eramateko Uztarria.com elkarteekin biltzen ari da.

Bilera hauetan jasotako informazioarekin Webguneko bi atal osatzeko asmoa dugu: taldeak eta ziber-artxiboa. Taldeak atalak herriko taldeen erakusleihoa izan nahi du. Taldeen historia, logotipoa, argazkia eta harremanetarako telefono edo e-posta helbidearen azalduko da hemen. Ziber artxiboa atalean, berriz, taldeen idatziak, artikulu, liburu edo bestelakoak izango dute lekua.

Nahiz eta taldeei eskura emango zaien, hona hemen bete beharreko idatzia:

Taldearen izena

Noiz sortu zen

Helburuak

Egindako ibilbidea

Azken urtean egindako lanak

Bestelakoak (liburuak, txostenak, etb)

Taldeko norbaiten izen, abizen eta harremanetarako telefono edo e-posta

Maiatzean informazioa sartzen hasteko asmoa dugu, eta taldeak eta ziber-artxiboa atalak osatzekoa.

Talde guztiak animatzen ditugu, beren txostena prestatzera. Oraindik zuekin egon ez bagara, gurekin harremanetan jartzeko bidali gutuna uztarria@uztarria.com-era .