Alferrikako eztabaida

Aitor Aranguren (Ingurumen zinegotzia) 2002ko api. 17a, 10:04

Aitor Unanue (Batasunako zinegotzia), Miren Aldalur eta "izurde"-ri erantzuna

Deigarria da nere iritziaren gaian sortutako erantzunetan gai nagusia (Ibaiak eta ertzeko landaredia) aipatu ere ez egitea. Baina tira ..... Jendeak nahiago du web orri hau beste helburu batzuekin erabiltzea.

Aitor Unanue (Batasunako zinegotzia)-ri: Ez nian higandik gutxiago espero. Aurrez aurre ardi eta publikoan otso. Hori duk demagogia hutsa eta erreza erabiltzeko artea.

Eztabaida/egoera baten aurrean bi motatako pertsonak daude: 1.- Besteak egindakoa kritikatzen duena, egindakoa ondo edo gaizki deritzolako. 2.- Besteek egindakoa BETI gaizki dago eta ondo egindakoa gutxi bada ere ezin dute onartu. Portaera hau oso arrunta da politikaren eszenatokian tribu ezberdinen arteko kritikan. Teorian gauzak egitea erreza duk. Errealitatera jaitsitakoan ordea, gauzak egitea konplikatuagoa duk, pertsonak konplikatuak garelako. Ikusi bestela politikaren panorama.

Hire erantzuna irakurtzean, hasieran aho zabalik utzi nauk eta gero iribarrea atera zaidak. Joño, ez nituan konszientea legealdi honetako hiru urte hauetan egindakoarekin: Ibai Eder urtegia, Xoxoteko pista, Lapatxeko zabortegia, Urolako trena desagertzea, zentral eolikoak eta abar luze bat. Baina memoria txarra daukak Aitor. Ahaztu egin zaizkik legealdi honetako lorpen garrantzitsuenak: pinudiak, errepideak, Amazonasko basoen hustiapena, ah! eta bixigua Kantauri itsasotik desagertaraztea.

Mesedez seriotasun pixka bat. Hiru urte hauetan egin dugunetik zerbait ondo egin degula esatea legezkoa duk. Errespontsabilitate falta batean eta gauzak nahastu nahiean Agenda 21, 4R Fundazioa eta Ingurugiro Etxea aipatzen dituk. Hik badakik hiru hoietan gauzak ondo eta serio egiten direla eta badakik ondo ere aurreko postuetan gaudela.

Guk aguantea dugula? eta zuek lehenago mugitzen zaretela? Hi, kontuz, Ariel Sharon (beste adibide bat ez jartzearren) ere azkar mugitzen dek eh!. Hori bai, lagundu ez duk egiten, aportatu ezer ez eta apoiatu are gutxiago.

Bukatzeko, ez ezak AMALURRA den hitz ederra suntsitzeko erabili , eraikitzeko baizik. Amalurrak ez dik politikaz ulertzen.

Miren Aldalur-i erantzuna: Sonografoen kontua Hirigintzako Batzordetik eraman da. Ingurumen Batzordetik zer egin da zarataren gaian? 1.- Zarataren diagnostikoa Azpeitiko Udalerrian, eta ondoren 2.- gaur egun Labein Ikerketa-laborategia zarataren ordenantza egiten dihardu (2-3 hilabetean bukatuta egongo da).

"Izurde"-ri erantzuna (batzuei erantzuten denbora galtzea ere!!)

Hemen ixkutatuta dagoen bakarra hi haiz izen horren atzean.