Jostaldik sailkapeneko hirugarren postua eskura du

Azpeitiko Areto Futbol Taldea 2002ko api. 16a, 21:04

Azpeitiko areto futbol taldeak sailkapeneko hirugarren tokia eskura dezake asteburu honetan, baldin eta postu horretan aurkitzen den taldeak, Ormaiztegiko Irizarrek, garaipena lortzen ez badu eta bera Donostiako Antxeta Bodegiari gailentzeko gai bada. Jostaldik urrezko sei puntu lortu ditu azkenengo bi jardunaldietan eta datozen hiru norgehiagokak etxean jokatuko ditu.

Talde azpeitiarrak Lehenengo Mailara igotzeko aukerari eusten jarraitzen dio beraz, izan ere, liga amaitzeko soilik sei partida gelditzen direnean, hirugarren sailkatuarengadik puntu bakarrera baitago. Gainera, hurrengo hiru norgehiagokak etxean jokatuko ditu Jostaldik eta, beraz, faktore hori aprobetxatu nahiko ditu puntu guztiak eskuratzeko. Hasteko, larunbat honetan, arratsaldeko 16:30tatik aurrera, Donostiako Antxeta Bodegia taldea hartuko du kiroldegian.