Euskal Eskola Nazionalaren Eguna

Hau da! Kultur Elkartea | Besterik
2002ko api. 16a, 12:04

Herrialde guztietako Ikastolak izango dira Azpeitian datorren igandean Euskal Eskola Nazionala erreibindikatzen!

EUSKAL ESKOLA NAZIONALA aldarrikatu asmoz bilduko dira herrialde bakoitzeko eremu erdaldunetakoak diren ikastolakideak.Hitzordua Azpeitian izango da datorren igandean apirilaren 21ean. Garrantzitsua deritzogu ongi-etorri bero bat ematea lagun guzti hauei.

Egun alai bat ospatzeaz gain erreibindikazio kutsu nabarmen bat ere badu honek. Ikastola proiektua dela Euskal Herri osora iristen den hezkuntz proiektu BAKARRA aldarrikatzea da xedea. Etor zaitez bada igandean Azpeitiko plazara!

Bidali:  

Erantzunak

jon | 2002-04-16 : 20:04

Galdera bat egitea gustatuko litzaidake posible bada,eta ea norbaitek erantzuten didan.Euskal eskola nazionala eskola pribatua izan behar du?
.Nik dakidala Ikasberri pribatua da,eta orduan euskal eskola nazionalak pribatu izan behar du?.Noizbait Euskal Herriaren burujabetasuna lortzen badugu eskola publikorik ez da egongo?.Hau dek hau zoritxarra,....

Pili Arrospide (Ikasberriko batzordekidea eta diruzaina)ikasberri@ikastola.net | 2002-04-17 : 16:04

IKASBERRI IKASTOLA DA.
Euskal Herriak bere burujabetasuna lortzen duenean, eta orduan bakarrik, izango du bere eskola, eta hau publikoa, izango da. Publiko izakera hori ez du zergaitik izan behar espainolak edo Frantzesak ulertzen duten modukoa. Hori izan da ikastolen mugimenduaren ekarpen nagusietako bat. Eta Ikasberrikook defenditzen dugu Euskal Herriarentzako Eskola Publikoa baina ez administrazioaren eskola pribatua.

jon | 2002-04-17 : 19:04

Jo pili hori bai mitin ederra.Nik bakarrik esaten det esuskal eskola nazionala publikoa uste nuela izan behar zuela,besterik gabe.Zuek ikastola zeratela?.Nik ez det ukatu.

UNAI | 2002-04-17 : 21:04

Jon, hik eginda bezala galderari erantzutea aspalditxoko tranpa zaharra bihurtzen duk.
Arazoa duk euskaldunok beti geure hezkuntza propioa nola egituratu hitzegin beharrean, Estadu espainolak eta frantsesak egituratzen duten arabera diskutitu izan dugula.
Bi gobernuak , bere nortasun ezaugarriak markatzen dizkiate eta hori bermatzen saiatzen dituk, bai eskubitik eta bai ezkerretik. Ez al zaik iruditzen euskaldunok, orainarte eskolaren inguruan egin dugun oposizioa beti ere bi estaduak markatutako ezker eta eskubi param
etroen arabera egin dugula ?. Baduk ordua geuretik diseinatzekoa. Horregatik izugarri interesgarria iruditzen zaidak ikastolen mugimenduak historikoki egin duen lana eta une honetan egiten ari dena. Beraz, zorionak ikastolatik egin euskal eskola nazionalaren ekimen horregatik. Euskal Herriaren eraikuntza horrela egiten dela sinesten diat. Eta seguru nengoek hi eta ni bat gatozela honetan. Euskal Herriak bere burujabetasuna lortzen duenean Euskal Eskola Nazionala egongo duk. Hau poza!.

JOXE | 2002-04-17 : 21:04

Ni joango naiz igandean plazara.
Ikastolak antolatu duena oso interesgarria iruditzen zait. Gainera oso identifikatuta sentitzen naiz.
Beti gabiltza frantsesak eta esapinolak aipatzen eta guk zer egin nahi dugun gutxitan esaten dugu.
Aupa ikastola. Aupa euskal eskola nazionala !

Miren | 2002-04-17 : 21:04

Pili, zuk esaten duzunak zer pentsatua eman dit. Ez nuen behin ere pentsa oraingo eskola publikoaz termino horietan. Hain zuzen ere Administrazioaren eskola pribatua. Argi dago orain gauden egoera politikoak ez digula uzten ez eskola ez beste ezertan geure nortasun ezaugarriak garantizatzen. Horregatik ulertzen dut, gobernu espainolak utzi digun autonomia txiki horretan, beral kontrolatzen duen eskola eredua bakarrik dagoela. Beraz, oraingo publikoa, estadua beraren eskola pribatua da esukaldunontzat.
Eskerrikasko Pili idea interesgarria izan da niretzat.

Aitor | 2002-04-17 : 21:04

Unai erabat konforme neok hirekin. Hurrunguen beste idea batzuek gehiago zergatik ez dek idazten ? Animo hi !.

Manuel | 2002-04-17 : 22:04

Uztarriak antolatutako "La navarra maritima" idatzi duen Urzainkiren hitzaldian egon nituan. Horregatik , naparra sentitzen nauk. Eta geure estadu nafarra errekuperatzeko, berak esaten zuen nazio kulturala eta nazio politiko egiteko, ados nengoek Ikasberrikoek bezalako ekimenekin egingo dugula. Ni konforme bakarrik ez, datozen ikastolekin bat egiteko plazan izango nauk igandean .
Nazio kulturala eraikitze honetan, egin egiten duzuon guztiok nire apoioa izango duzue. Gora Euskal Herria !.

Maite | 2002-04-17 : 22:04

Ni ikastolako ikasle ohia naiz eta harro nago elkarrekin, guraso, ikasle eta irakasleak egiten dugun lanarekin. Ikastolak merezi du eta Euskal Herriak oraindik behar ditu.
Eta nik ez dut gehiegi ulertzen publiko, pribatu lioan, baina ikastola beti ikastola ulertu dugu. Noren mesedetan orain dela gutxitik ondoan ipintzen zaizkion publiko eta pribatu izen lagunak ?. Nire ustez argi dago, gobernu espainol eta gobernu frantsesaren mesedetan.
Ba ez. Historikoki izan den bezala, IKASTOLA eta kito.

Bilbo | 2002-04-18 : 13:04

Bilbo bizi naizen Azpeitiarra naiz eta Uztarriari eskertzen diot Ikasberrikoek izan duten ekimen interesgarri horren berri izateko aukera emateagatik.
Aupa Uztarria !.
Harrituta gelditu naiz euskal eskola nazionalari buruzko iritzi artikulua irakurri dudanean.
Oso oso interesgarria egin zait Elias batek idatzi duena. Ba zen ordua norbaitek argi hitzegitekoa.
Aupa ikastola.
Zuen Kilometroak ere apartekoak iruditu zitzaizkidan mezu aldetik.
Zorionak. Hor izango naiz igandean. Bai horixe. Egia esateko harro sentitzen naiz nire herrian ospatzea Euskal Eskola Nazionalaren aurreneko eguna.
Aupa Ikasberri. Zuenak merezi du. Oso argi dituzue gauzak. A zer poza ematen duen horrelako zerbaitek !

Iruñea | 2002-04-18 : 13:04

Ni ere azpeitiarra naun. Iruñean bizi naun orain eta lagun batek esan zidan Uztarrian sartu eta iritzi artikuloa irakurtzeko. Baino berandu. Ordurako Euskaldunon Egunkarian irakurrita ninan artikulo hori. Baina Bilbo izenarekin idazten duena irakurri ondoren neuk ere zerbait idazteko tentazioa eta... ipini eta egin.
Oso artikulo ona. Ni ere bat nator horrekin. Horretan ahalegindu behar dugu. Geuretik egiten. Ikastolek egiten dute. Ez beti nire gustorako ondo. Baino batipat , hain geuerea den zerbaiti egunero heltzeagatik nire begirune guztia dute, Euskal Herriko ikastola guztiak.
Eutsi goiari Ikasberri. Besteok joango gara atzetik bada ere, zuen moduko jendearekin.
Niretzat ere izugarrizko poza.

Mirari Bereziartua | 2002-04-19 : 14:04

Jonek planteatzen duen gaian bi puntu daude eta biei heldu nahi diet.
BATA galdera da : Euskal Eskola Nazionalak pribatua izan behar du ?. Gerta dakiguke publikoz eta pribatuz osatua egotea geure hezkuntz sistema propioa egituratzen dugunean.Argi dagoena ez daukala zer izanik inguruko bi estaduak pribatu eta publiko ulertzen dituen moduan.
Baina une honetako arazoa, Jon , ez da hori. Arazoa da Euskal Herriak bi hezkuntza sistema dituela : frantsesa eta espainola. Ez daukagu besterik. Hegoalde osoan daukaguna sistema espainolaren barruko azpimultzo bat baino ez da. Euskaldunok ez dugu euskal hezkuntzaren lege propiorik. Gasteizeko parlamentuak, 22 urtetan, ez du atera lege hori; Nafarroak ere ez . Hemen hezkuntza sistema arautzen duen bakarra Estatua da; bestelako guztiak egokitzapenak dira. Eta une honetan PPk atera duen legeari hori egiteko aukerarik ere ez digute emango.
Beraz, orainarte egiten ari garen bakarra, bi estaduen eskola sistemak gestionatzea da.
Horregatik, beharrezkoa ikusten dut euskaldunok geuretzat nahi duguna diseinatzen joatea.
Hau da, ikastolek Euskal Herri osoan elkarrekin antolatuz, egiten ari garena, guri dagokigun ekarpenarekin hori gauzatzen joateko.
Ez bakarrik hitzez, baizik eta ekintzez, egunerokotasunean.
Ikastolek horren abanguardia izan gara 40 urteotan eta horrela jarraituko dugu.
BIGARREN GAIA. Jonek baieztapen bat egiten du : Ikasberri pribatua da.
A zer despistea Jon !. Ikasberri zerbait argia bada IKASTOLA dela da. Eta horrekin oso harro sentitzen gara. Ikastola izateko, bere sorreratik ikastola guztiak ezin dute publiko izan, eta bi estaduek ikusten duk nola zaintzen duten ez izatea.
Ikastolak, Euskal Herriaren nortasun ezaugarriak gordetzea eta sustatzea du helburutzat eta hori horrela ez izateko ahaleginak egiten dituzte bi estaduak, frantsesak eta espainolak beraiek kontrolatzen dituzten eskola publikoetan.
IKASTOLA definizioz ezin da izan oraingo egoera politiko administratiboan publikoa.
Horregatik, Ikasberrikoek aukeratu genuen Ikastolen Elkarteko beste hainbat ikastolekin batera, IKASTOLAri eustea eta IKASTOLA indartzea.
Etorkizuneko Euskal Eskola Nazionala egiten gu bagabiltza. Eta lana egiten duten guztien emaitza izango da hura. Nik ez daukat dudarik Euskal Herriak hori lortzeko ikastolak inoiz baino beharrezkoak dituela. Horregatik horretan jarraituko dugu,Euskal Herriak bere burujabetasuna lortzen duen bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu