Atzo banatu ziren Aitonenako mus, puntto eta tute txapelketako sari eta garaikurrak

Aitonena | Besterik
2002ko api. 11a, 17:04

Atzo arratsaldeko 18:00etan banatu ziren mus, puntto eta tute txapelketako sari eta garaikurrak. Musean Mauricio Gogorza eta Julian Cendoyak osatutako bikotea izan zen irabazlea. Punttoan, Gabriela Unanue eta Maria Enparan izan ziren irabazleak. Eta tutean, Jose Iturbe eta Jose Etxeberriak irabazi zuten.

Mus, puntto eta tute txapelketako irabazleek garaikur bana eta bazkaria irabazi zuten, baina parte hartzaile guztiek izan zuten saria. Garaikurrak Euskadiko Kutxak, Gau Argik, Nafarroako Kutxak, Aitzaki Kirolak, Banco Santanderrek eta Aitonenak jarri zituzten. Saritzat diren bazkariak berriz, Kiruri, Ongi Etorri, Zubi Zahar, Sagazti Zahar, Ondarbide, Hotel Loiola, Hotel Uranga, Lau Bide, Juantxo Txiki, Pastorkua eta Aitonena I eta IIan izango dira. Garaikur eta sari banatzen Jose Mª Bastida, alkatea, MªJesus Bastida, alkate-ordea, eta Aitonenako lehendakari eta batzordekoak aritu ziren.

MUS TXAPELKETAKO EMAITZAK

Irabazleak: Mauricio Gogorza eta Julian Cendoya. Euskadiko Kutxako garaikurrak eta Kiruri jatetxean bazkaria.

Bigarrenak: Antonia Odria eta Ferndanda Etzaniz. Aitonenako garaikurrak eta Ongi Etorri jatetxean bazkaria.

Hirugarrena: Luis Etxezarreta eta Jose Aldalur. Gau Argiko garaikurrak eta Zubi Zar jatetxean bazkaria.

Felipe Otaño eta Lucio Amenabar - Aitonena I bazkaria.

Jose Cruz Orbegozo eta Juanito Arratibel - Ondarbiden bazkaria.

Jose Mª Artola eta Felipe Aizpuru - Aitonena Ien bazkaria.

Jose Etxeberria eta Antonio Altuna - Sagasti Zaharren bazkaria.

Rafael Rueda eta Julian Lapeira - Aitonena Ien bazkaria.

PUNTTO TXAPELKETA EMAITZAK

Irabazleak: Gabriela Unanue eta Maria Enparan. Nafarroako Kutxako garaikurrak eta Loiola Hotelean bazkaria.

Bigarrenak: Carmen Loinaz eta Celestina Etxezarreta. Aitzaki Kirolakeko garaikurra eta Uranga Hotelean bazkaria.

Pepita Aranburu eta Maria Unanue - Aitonena Ien bazkaria.

Ignacia Unanue eta Antonia Aizpitarte - Aitonena Ien bazkaria.

Angela Leunda eta Catalina Galarraga - Aitonena Ien bazkaria.

TUTE TXAPELKETA EMAITZAK

Irabazleak: Jose Iturbe eta Jose Etxeberria. Nafarroako Kutxako garaikurra eta Kiruri jatetxean.

Bigarrenak: Antonio Caballero eta Jose Calero. Aitonenako garaikurrak eta Lau Bide jatetxean bazkaria.

Hirugarrenak: Antoni Valor eta Luis Garcia. Banco Santanderreko garaikurrak eta Juantxo jatetxean garaikurra.

Placido Alonso eta Jose Luis Goenaga - Pastorkuan bazkaria

Juan Caballero eta Manuen Osorio - Aitonena IIan bazkaria.

Montserrat Aranbarri eta Jose Murillo - Aitonena IIan bazkaria.

Juan Blanco eta Juan Granado- Aitonena IIan bazkaria-

Eutimio Barrio eta Jose Rayo - Aitonena IIan bazkaria.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu