Izan ere batzuon jasangarritasun mentalak ez dik neurririk

aitor unanue 2002ko api. 11a, 01:04

Jasangarritasun mentala (Aitor Aranguren-i)erantzunez...

Jasangarria, erdaraz "tolerable", jasangaitza edo "intolerable", jasangarritasuna edo jasankortasuna, hau da pazientzia edo aguantea. Ez duzue ez pazientzia makala, beste batzuk lehenago mugitzen gaituk.

Garbi zegok beraz aurrerapen jasangarria edo "desarrollo sostenible" delakoak ez duela ezer esaten, bakoitzaren pazientziak ez bait dik bestearenarekin zerikusirik. Beraz, aurrerapen jasangarria delako zaku horretan dena balekoa duk batzuentzat. Lurra kutsatu, txikitu, ibaiko bizidunak akatu, mendiak apurtu, zuhaitzak bota, airea kutsatu... Nuarbeko urtegitik hasi , lapatx zabortegia, Xoxoteko pista, Urola trena kendu, bariantea egin, OƱeder basarten, zentral eolikoa Izazpin, Xixtil errekako arrobia zabaldu, Aceraliak nahi dituen denak eta gehiago altzairu hautsez kutsatu, Izarrako zoro eta ibaiertzak apurtu, herria etxe hutsez zabaltzen segi, eta ikusteko gaudenak...

Hauek eta gehigo aguantatzeko desiatzen dauden ugarirekin zuok daramazuen amodiozko legealdia jasangaitza egiten zaigu beste batzuoi. Eta, agenda 21, 4R fundazioa, Ingurugiro etxea... bezalakoak, aurrera daramazuen ekozidioa jasangarriagoa egiteko balio dizue, zeuen eta beste batzuren kezkak lotaraziz. Aspaldian asko ari zarete hitzegiten (triptikoak, irratia, aldizkariak) ingurugiroaz, baina, Amalurrarentzat kalterako delakoan negok, berataz hainbeste hitzegin eta bere alde hain gutxi egitea.