Juan Mari Ibarzabalek jaso du XXIII. Juan Antxieta inauterietako argazki lehiaketako lehen saria

Uztarria.eus 2002ko api. 8a, 22:04
Gaur sariak banatu dira eta erakusketa ere ireki da Antxieta Etxean

Gaur arratsaldeko 19:00etan Antxieta Etxean XXIII. Kutxa Juan Antxieta argazki lehiaketako sariak banatu dira eta aldi berean, apirilaren 26ra arte irekita izango den argazki erakusketa zabaldu da. Argazki lehiaketa honetan gai nagusia inauterietako sokamuturra izan ohi da eta inauteri giroa jasotzen duten argazkientzat ere sari berezi bat izaten da.

XXIII. Kutxa Juan Antxieta argazki lehiaketako lehen saria (300 euro eta oroigarria) Juan Mari Ibarzabal azpeitiarrak jaso du kontuz mutil, kontuz! argazkiarekin. Inauteri giroa jasotzen duen argazkiarentzako sari berezia (60 euro) ere Ibarzabalek jaso du, Erraldoi musikariak argazkiarekin.

Bigarren saria (180 euro eta oroigarria) Migel Angel Iriarteren Hankaz gora argazkiak jaso du. Hirugarrena (150 euro eta oroigarria), Jose Ramon Larrañagaren Tokame-Roke argazkiak. Laugarren saria (90 euro), Juan Carlos del Pozo-ren Zezenarekin soka-dantza argazkiari egokitu zaio eta bosgarrena (60 euro) berriz, Jose Antonio Zabalaren Orain, lurrera argazkiak jaso du.

XXIII. Juan Antxieta argazki lehiaketa honetan hamabi argazkilarik hartu dute parte eta guztira sokamuturrarekin lotutako 54 argazki aurkeztu dira. Inauteri giroari lotuta berriz,hamairu argazki aurkeztu dira.

Argazki lehiaketako epaimahaia Pepe Gil, Angel Rodrigez argazkilariek, Ignacio Artetxe eta Jabier Iraeta, udaleko merkataritza eta turismo saileko zinegotziak osatu dute.

Erakusketari dagokionean: lehiaketan parte hartu duten argazki guztiek osatzen duten erakusketa gaur ireki da. Apirilaren 26a arte ateak irekita izango ditu Antxieta Etxean, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara artean.

AURREKO URTEETAKO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK:

1980: Luis Rey

1981: Luis Maria Murua

1982: Jesus Maiz

1983: Juan Jose Agirre

1984: Angel Rodrigez

1985: Iñaki Joaristi

1986: Jose Antonio Zabala

1987: Jesus Mari Artola

1988: Iñaki Joaristi

1989: Jabier Ruiz de Larrinaga

1990: Jesus Mari Artola

1991: Alex Agirre

1992: Jose Ramon Larrañaga

1993: Jose Ramon Larrañaga

1994: Migel Angel Iriarte `Sarralle'

1995: Iñaki Etxenagusia

1996: Iñaki Etxenagusia

1997: Migel Angel Iriarte Sarralle

1998: Iñigo Korta

1999: Enrike Orbegozo

2000: Iñigo Korta

2001: Juan Jose Agirre