Bielek 3,25 milioi euro inbertitu ditu

Uztarria.eus 2002ko api. 8a, 18:04

Azpeititik Urrestillara bidean dagoen Biele enpresak 3,25 milioiko inbertsioa egin du, bere produkzio ahalmena bikoizteko. Biele enpresaren iharduera, prozesu industrialaren automatizazioan datza.

Biele, era guztietako prozesu industrialentzako automatizaziorako proiektuetan dago espezializatua. 3,25 milioi eurotako inbertsioarekin muntaketa eta mekanizatu tailerraren planta bikoiztu egin du, 6.800 metro karratu hartuz. Honetarako ondoko pabeloi bat erosita zuen.