Jostaldik garaipena behar du larunbatean laugarren postua berreskuratzeko

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | Kirolak
2002ko api. 2a, 19:04

Azpeitiko areto futbol taldeak partida garrantzitsua jokatuko du datorren larunbatean etxean, izan ere, bere aurkaria une honetan sailkapenean aurre hartzen dion Donostiako Makax taldea izango baita. Garaipena lortuz gero, Jostaldik laugarren tokia berreskuratuko luke. Huts eginez gero, aldiz, definitiboki –ez automatikoki– agur esango lioke Lehen Mailara igotzeko posibilitateari.
Jostaldik igoera postuetara hurbiltzeko aukera paregabea galdu zuen azkenengo jardunaldian Getariako Iriazabal Arrainak liderraren aurka galdu ostean (5-4). Hala eta guztiz ere, Lehen Mailara igotzeko ametsari eutsi nahian, talde azpeitiarrak funtsezko partida jokatuko du datorren larunbatean etxean. Jostaldik sailkapeneko laugarren tokia berreskuratu nahi du eta horretarako, postu honetan aurkitzen den Donostiako Makax taldea hartu beharko du mendean. Joaneko partidan azpeitiarrek hiruna berdindu zuten eta, beraz, larunbatekoa ere, norgehiagoka lehiatsua izango da. Partida arratsaldeko 16.30tan hasiko da herriko polikiroldegian.
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu