Joxe Mari Galarraga Baiteko bigarren zozketako saritua

Baite Euskara Elkartea 2002ko mar. 26a, 19:03
Baite Euskara Elkarteak bazkide laguntzileek emandako produktuak zozketatzen ditu

Joxe Mari Galarragak jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen kopetako argia. Saria Santi Lazkano Kirolak dendak emana da, Baiteko bazkide laguntzaile gisa.

Hau da Baite Euskara Elkarteak egiten duen bigarren zozketa. Hamabostean behin bazkide laguntzaileek emandako beste produktuen zozketak egingo dira elkarteko bazkideen artean.