2002ko udalekuetarako izen ematea

Zapo Txoko Gaztegunea 2002ko mar. 22a, 17:03

Aurtengo udalekuetarako izena emateko epea apirilaren 2tik 11ra bitartean izango da. Izena edozein gazte informazio, zerbitzu eta bulegoetan eman ahal izango da edo bestela honako helbide elektronikoan: www.gipuzkoa.net/oporraldi.

2002ko udalekuak uztaila eta abuztua bitartean egingo dira, taldeak adin ezberdinen arabera banatu dituzte; 7-8 urtekoak, 9-11 urtekoak eta 12-13 bitartekoak. Ekintza bereziak ere antolatu dira, eta kirola eta ingelera ikastaroak emango dituzte bertan. Plaza guztiak apirilaren 22an jende eta notario aurrean egingo den zozketan banatuko dira.

Informazio gehiago www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean.