Azpeitiarrek erraz asko hartu zuten mendean etxean hirugarren sailkatua joan den asteburuko partidan (6-1)

Azpeitiko Areto Futbol Taldea 2002ko mar. 18a, 20:03
Azpeitiko areto furbol taldeak denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren ostiralean Getarian. Azpeitiarrek sekulako garaipena lortu zuten ligako azken jardunaldian Ormaiztegiko Irizar taldeari, hirugarren sailkatuari 6-1 gailendu ostean eta sailkapeneko laugarren tokian mantentzen dira, igoera postuetatik bost puntura. Asteburu honetan, berriz, bigarrenaren aurka lehiatuko dira eta oraingoan ere, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute.
Azpeitiko areto futbol taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen joan den ostiralean etxean Ormaiztegiko Irizar taldeari 6-1 irabazi ostean. Jokalari azpeitiarrek partida bikaina jokatu zuten eta erraz asko nagusitu ziren hirugarren sailkatuaren aurka. Azpeitiarrak laugarrenak dira sailkapenean eta datorren ostiralean bigarren postuan aurkitzen diren Getariako Iriazabal Arrainaken aurka lehiatuko dira.
Asteburu honetakoa, beraz, benetan partida garrantzitsua izango da Jostaldirentzat, izan ere, irabaziz gero azpeitiarrek aurrerapauso handia emango bailukete Lehenengo Mailara igotzeko.