Kaxianori omenaldia

Uztarria.eus 2002ko mar. 18a, 13:03
Kiroldegian, 17:30etan

San jose egunean, hilaren 19an izango da omenaldia. EITBren eskutik "Etincanatus" orkestrak eta hainbat dantzari eta trikitilari izango dira herriko kiroldegian arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Ordu eta erdi inguru iraungo du ekitaldiak. Tartean izango dira: Mari Karmen Odriozolaren gidaritzapean, "Etincanatus" orkestrarekin irekiko da jaialdia. Jon Maia eta bere taldeak ere hartuko dute parte.

Eitb-ko trikiti lehiaketan 3. eta 4. saria irabazi zuten bikoteak ere arituko dira.

Antzuolan jaio zen Kaxiano, eta Lizartzan urte askoan bizi izan ondoren hil zen 69 urte zituela. Diskografia zabala utzi du Kaxiano Ibargurenek. Internetean ere badago bere aztarnarik. MP3ak ere entzun daitezke. Mundu zabalean ere ezagun! Begiratu Sustatun eta ikusiko duzu!

Irudia hemendik jaso dugu, zaldieroa.com webgune politetik.