Bihar III. Ikasberri Rallyesprintean Artetxe, Agirre eta Alberdi auto-gidariak izango dira

Ikasberri Azpeitiko Ikastola 2002ko mar. 15a, 16:03

Azpeititik Goiatzera bidean izango da III. Ikasberri Rallyesprinta. Rallysprinta hau Ikasberri Azpeitiko Ikastolak, Lagun Artea Eskuderiaren eta RAC Vasco Navarro-ren laguntzarekin antolatu ohi du. Eta aurtengo honetan parte hartzeko 72 auto-gidarik eman dute izena.

III. edizio honetan Santi Artetxe (Seat Cordoba WRC), Jon Agirre, azpeitirra eta iazko irabazlea (Saxo Kit Car) eta IƱaki Alberdi, hau ere azpeitiarra, (Megane Kit Car) dira faboritoak. Hauekin batera, aurreko postuetan sailkatzen saiatuko dira Joseba Goyoso eta Ramon Apalantza, errezildarra, ere.

Auto gidariak, Azpeititik Goiatzerako, 10,8 kilometroko ibilbidean arituko dira. Lehen irteera Azpeitian izango da, Goiatzeraino igoaz eta bigarren saioa berriz Goiatzetik Azpeitira jeistea izango da. Ibilbide hau bi aldiz egin beharko dute. Auto-lasterketa dela eta errepidea 15:00etatik 22:00etara artean itxita egongo da. Autoen azterketa eta egiaztatzea 10:00etan egingo da eta lasterketari hasiera 16:00etan emango zaio.

Bertara hurbilduko den ikuslegoari antolatzaileek leku seguruetan eta kontu izateko gomendioa egin dio.