Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.com 2002ko mar. 5a, 14:03

Martxoko lehen hamabostaldirako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

Aurreko eztabaidak nahikoa eman duela-eta, berria irekitzea erabaki dugu. Honela, Bai Euskal Herriari herri ekimenak Udalari ENHA babesteko egingo dion eskariaz duzun iritzia eman dezakezu. Hemen daukazue eztabaida berri honetan parte hartzeko aukera.

Bestalde, aurreko eztabaida artxibatuta geldituko da, historikorako. Berdin egin dugu inkestarekin ere. Berria ireki, eta zaharra historikora pasa.

Bestalde, parte-hartzaileei zera gogorarazi nahi diegu Uztarria.com-ekook: Eztabaidako foroa galdera horren inguruan eztabaidatzeko da . Eztabaida edo inkesta berrien proposamenak, iradokizunak, kexak eta gainerakoak jakinarazteko, bidali mezu elektroniko bat uztarria@uztarria.com-era .