Larunbatean ospatu zen Zuhaitz Eguna Azpeitian

Uztarria.com 2002ko mar. 4a, 21:03
Aurten 607.376 zuhaitz landatzeko asmoa dago, 334hektarea

Larunbatean, martxoaren 2an, 2002 urteko Zuhaitz Eguna ospatu zen Azpeitian. Azkoitiko eta Azpeitiko alkateek, Foru Aldundiko agintariekin batera Ingurugiro Etxearen aurrean lizar bat landatu zuten. Gipuzkoako basoen egoera eta 2002 urterako lanen aurreikuspenen berri ere izan genuen.

Larunbatean Zuhaitz Eguna ospatu zen Azpeitian. Ingurugiro Etxearen ondoko eta errekaz bestaldeko lursailetan lizarrak, haltzak, zumarrak eta sahatsak landatu ziren. Azpeitiko eta Azkoitiko ikasleak zuhaitzak landatzen izan ziren ekitaldian.

Gipuzkoako lurraldearen %60a zuhaitzek hartzen dute, 118.253 hektarea. Hauetatik 72.516 hektarea, %61a, koniferak dira, eta 45.737 hektarea, %39a, berriz, zuhaitz hostotsuak.

  1. urterako basoen mantenurako 3.059.151,61 eurotako inbertsioa aurreikusten du Gipuzkoako Nekazaritza eta Ingurumen Departamenduak. Izan ere, 607.376 zuhaitz landatzeko asmoa dago, 334hektarea, eta horretarako 1.003.690 euro aurreikusten da. Bestalde, basoen garbitze, zuhaixken aukeraketa eta bestelako lanetan 1.520.560 euro inbertituko dira, eta basoko pisten egokitzerako berriz 534.900 euro.

Iaz, 2.100 hektarea landatu ziren, 3.206.700 zuhaitz hain zuzen ere. Eta honetarako 13.352.830 euroko inbertsioa egin zen. Hauetatik, Gipuzkoako Nekazaritza eta Ingurumen Departamenduak 5.170.651 euro jarri zituen; 1.270.539 euro, Europako Batasunak eta 6.911.639 euro, sektore pribatuak.