Uztarriaren ale berria dagoeneko kalean da

Uztarria.com 2002ko ots. 28a, 18:02

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren ale berri bat kalean da, eta asteburu honetan herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara banatuko da. Martxoko ale honek 48 orri ditu.

Aurreko ale guztiak bezalaxe, oso-osorik ikusi dezakezu webgune honetan aldizkari berrituaren azken alea ere.

Landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

Kaitoren Erretiroa, Nicolas Oteizak telebistako lana Urtzi semearen esku utzi duela-eta erreportaia.

Bi zine txiki egitear Zelaitxon, herrian bi zine areto egingo direla-eta, horren inguruko azterketa egiten duen artikulua.

Patxi Goenaga: Euskalgintzak parte hartzeko formulak bilatu behar dira. Normalizazioa gaitzat hartuta eginiko elkarrizketa.

Etab.