Aitonenako aretoa beteta Tomas Urzainkiren hitzaldian

Uztarria.com 2002ko ots. 26a, 18:02
Nafarroa Europako estatu zaharrenekin batera sortu zela estatu bezala dio Urzainkik

Aitonena Ieko aretoa beteta zen atzo "La territorialidad del estado navarro" gaitzat zuen hitzaldian. Hitzaldia arratsaldeko 20:00ak aldera hasi zen eta iluntzeko 22:00 aldera arte luzatu zen. Bertan, Tomas Urzainki, historialari eta abokatuak Nafarroaren lurraldetasuna Espainia eta Frantziakoa baino lehenagokoa dela azaldu zuen, Nafarroa Europako estatu zaharrenekin batera sortu baitzen estatu bezala. Eta menperatzea Frantzia eta Gaztelak bultzatutako inbasioekin lortu zela dio, baina gezur eta faltsukerien bidez.

Azpeitiko I. Kulturaldia baitan antolatutako hitzaldia zen atzokoa. Tomas Urzainki, historialari eta abokatua, hizlari bezala aritu zen "La territorialidad del estado navarro" gaitzat zuen hitzaldian eta 50 lagun inguru bildu ziren bera entzutera.

Tomas Urzainki Mina Iruñean jaio zen 1943an. 1973a geroztik abokatu lanetan ari da. Asko aztertu du eta beraz ondo ezagutzen du Nafarroako historia, gai horren inguruko artikulu asko idatzi ditu, baita hitzaldi ugari eman ere. Bere liburu ezagunetakoa "La Navarra Marítima" da.

Euskaldunon Egunkariak 2001eko abenduaren 7an argiraratutako Burujabetza burujabetzaren bidez bakarrik berreskuratzen da titulua duen artikulua irakurtzeko egizu klik hemen

Bestalde, Argia aldizkarian "1200eko Nafarroa. Konkistaz ala borondatez?" mahainguruan ere hartu zuen parte Tomasek, Rosa Aierbe eta Lartaun Egibarrekin batera. Berau irakurtzeko egizu klik hemen

Kaito Telebistak hitzaldia grabatu zuen, eta datorren larunbata eta igandean jada ikusgai izango da VHFko 57. kanalean.