Dantzan.com, euskal webgune berria

Uztarria.com 2002ko ots. 25a, 22:02
Azpeitiko Sahatsa eta Itsasiren berri batzuk ere badituzte

Eibarko Kezka Dantza Taldeak webgune berri bat jarri du abian, dantzarien eta dantza-zaleen informazio trukea bideratzeko. Pixkat arakatu, eta Azpeitiko bi dantza taldeen erreferentzia batzuk aurkitu ditugu.

Edukiz ongi hornitua dator dantzan.com Euskal Herriko dantzarien eta dantzazaleen webgunea, Eibarko Kezka Dantza Taldeak atondua. Albistea, sustatun topatu dugu, eta bertara jo besterik ez duzue informazioa irakurtzeko.

Baina kuriositatez, Azpeitiko bi dantza taldeen informazio bilatzen jardun gara eta, hara non, aurkitu dugun gauzaren bat edo beste. Eginzazue zeuok aproba:

Bada zerbait. Itsasi berak ere, badu bere webgunea, nahikoa aspalditik: itsasi.com

Bada, hemendik aurrera, Azpeitiko eta inguruko dantzariek eta dantzazaleek tresna paregabea dute euren informazioa, ideiak, kezkak eta gainerakoak trukatzeko.

Kuriositate modura, dantzan.com uztarria.com hau bezalaxe, software librearekin egin da, zope-ren aukerak aprobetxatuz. Eta proiektu honen atzean, eibarko Code&Syntax enpresakoak daude.