Patxi Altuna omendu zuen EIREk larunbatean Durangon

Uztarria.com 2002ko ots. 18a, 19:02
Azkenaldian omenaldi asko jasotzen ari da Patxi Altuna

EIRE, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak Euskal Unibertsitateko irakasle emerituak omendu zituen larunbatean Durangon. Hauen artean Patxi Altuna azpeitiarra.

Durangoko Arte eta Historia museoan omendu zuten Patxi Altuna, Jose Luis Alvarez Txillardegi, Gotzon Garate, Jesus Mari Lasagabaster, Pilar Lizeaga, Joan Otaegi, Karmelo Zamallos eta Zuri Urmenetarekin batera.

Patxi Altuna herrian bertan ere omenaldiak jasotzen ari da azkenaldian, orain arte egin duen lanaren esker gisa. Urriaren 20an Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen, Joxe Lizasorekin batera. Eta abenduraren 2an Azpeitiko Udalak omenaldia egin zion udaletxean -Patxi Goenaga euskaltzain azpeitiarra ere omendu zuten orduan -. Bestalde, Uztarria Kultur Koordinadorak ere bere liburuxka biografikoa ere argitaratuko du aurten, udazkena aldera.

Uztarria Aldizkariko 24. alean izan genuen ohorezko euskaldun honekin hitz egiteko parada.