Arkaitz Nogales azpeitiarra kroseko junior mailako Euskadiko txapelduna da

Uztarria.com 2002ko ots. 14a, 13:02

Pasa den asteburuan Ortuella, Bizkaian, ospatutako Euskadiko Kros Txapelketan junior mailako onena Arkaitz Nogales azpeitiarra izan zen. Arkaitz Nogales, Real Sociedad taldean aritzen da, eta hau du lehen urtea junior mailan. Maila honetan jada bi txapel lortuak ditu, lehendik Gipuzkoako txapela ere lortu baitzuen Oñatiko lasterketan.

.17 urteko gazte honek, eskolarteko txapelketetan eta infantil mailan ere lortu zituen hainbat garaipen. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna izan zen pistan, eta krosean berriz, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapela ere lortu zituen. Nogalesen hurrengo lehia martxoaren 10ean Gasteizen ospatuko den Espainiako Txapelketa da, bertan Euskadiko taldearekin arituko da.