Igandeko gertakariek islada nabarmena izan dute komunikabideetan

Uztarria.com 2002ko ots. 13a, 21:02
Igandeko gertakaria

Igandean herrian izandako gertakariek zeresan handia eman dute komunikabide ezberdinetan. Gure herria guztien ahotan ibili da egun hauetan Azpeitiak Gazteok Zer?! eta Jose Mari Bastida alkatearen artean izandako liskarra dela eta. Azkoitiko Ertzainetan parte eman dute Iker Salegik, buruan zazpi puntu behar izan dituen gazteak, eta Eneko Ibargurenek, alkateak ezpainean egin omen dion zauria dela-eta. Bestalde, Alkateak berak ere oraindik parte eman ez badu ere horretarako intentzioa adierazi du irain eta erasoak jasan omen dituela-eta.

Prentsa idatzian asteleheneko eta astearteko El Diario Vasco, Egunkaria eta Gara egunkariek ere jaso dute guzti honen berri. Telebista eta irratietan ere izan du zeresanik gertakariak.