Lagun Onak M.B.-ak Candanchurako irteera antolatu du

Lagun Onak M.B. 2002ko ots. 7a, 12:02

Lagun Onak Mendi Bazkuneko lagunek Candanchurako irteera antolatu dute otsailaren 23a eta 24rako. Asteburu osoko irteera honetan, eskiatzeko aukera izango dute mendizaleek, fondoko eskia zein eski alpinoa eginez, eta baita Vertice de Anayet tontorrera mendi ibilaldia egiteko ere. Otsailaren 21a da irteeran parte hartzeko izena emateko azken eguna.

Lagun Onak M.B-koek Candanchura bi egunetako bidaia antolatu dute otsailaren azken astebururako, 23a eta 24ko astebururako hain zuzen ere. Irteera honen ordaina 35 eurokoa izango da mendi elkarteko bazkideentzat, 46 eurokoa bazkide ez direnentzat eta 17,5 eurokoa bazkide diren ikasleentzat. Ordainean afaria, lo egitea, gosaria eta bidaia daude barne. Eskien alokairua eta bestelako materiala Candanchura iritsitakoan ordainduko dira.

Otsailaren 23an, larunbata, goizeko 5etan aterako dira mendizaleak Enparantza Nagusitik Candanchu aldera. Mendi irteeran parte hartzeko asmoa dutenek kranpoiak, pioleta, lo egiteko zakua eta urte sasoi honetan beharrezkoa den gainerako materiala eraman beharko dituzte. Eskiatzeko intentzioa dutenek, materiala bertan alokatuko dute.

Candanchurako irteeran parte hartzeko otsailaren 21ean amaituko da izena emateko epea.