AEKren III. Losintxa lehiaketa martxan da

AEK 2002ko ots. 6a, 11:02

Martxan da AEK-k antolatzen duen III. Losintxa Lehiaketa. Otsailaren 8tik martxoaren 13a bitartean izango da losintxak aurkezteko epea. Losintxarik hoberenaren saria lortzen duenak, asteburu eder bat Euskal Herriko nekazal turismo batetan igarotzeko aukera izango du.

Aurten ere martxan da AEK-k antolatzen duen Losintxa (piropo) Lehiaketa, bi urtean behin egiten da. Datorren ostiraletik aurrera, parte hartu nahi duenak, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako taberna eta ikastetxetan izango du aukera. Bertan egongo baitira bete beharreko txartelak, eta txartelak biltzeko kutxatxoak. Kutxak martxoaren 13an jasoko dira.

Losintxa irabazleak bete beharreko baldintzak honako hauek dira: euskaraz idatzia egotea, originala izatea eta sexista ez izatea. 2002. urteko epai mahaia, Pako Aristi, Alaitz Olaizola, Jose Luis Otamendi, Xabier Gantzarain eta AEK-ko ikasle batek osatuko dute. Aukeratutako losintxaren idazleak, asteburu eder bat Euskal Herriko nekazal turismo batean igarotzeko aukera izango du beste lagun batekin.

Sari banaketa, Uztarriak antolatutako Igo Kulturaldiaren barruan egingo den AEK TXOTX-ean izango da, martxoaren 16an.