Santa Ageda bezperan ohitura jarraituz kopla kantari

Uztarria.com 2002ko ots. 5a, 16:02
Santa eskea

Atzo, Santa Ageda bezperera genuen, eta ohitura jarraitu asmoz Urola Ikastolako ikasleak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoak kopla kantari santa eskean ibili ziren herriko kaleetan.

Ohitura zaharrari jarraituz, atzokoan ere hainbat herritar kopla kantari ibili ziren herriko kaleetan zehar. Urola Ikastolako DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak arratsaldeko klaseak bukatu ondoren eta ilunabarra bitartean entzun genituen kantari. Eta bestalde, Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoak ere 19:30ean hasita kopla kantari ibili ziren Azpeitiko kaleetan zehar.

Hauetaz gain, herrian ibili da beste talderik ere santa eskean. Gaurko Gara egunkarian irakurri daiteke Europako talderik onena santa eskean nola aritu zen atzo gurean.