Lagun Onak taldeak bigarren jarraitzen du preferente mailan

Uztarria.com 2002ko ots. 4a, 13:02

Emaitza ezberdinak lortu dituzte asteburuan Lagun Onak futbol taldeek. Mutilek, preferente mailan 4-0 irabazi zuten Irun 1902 taldearen kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 3-5 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Leioakoen kontra hutsean berdindu zuten. Hiru partidak etxean jokatu zituzten, Garmendiko zelaietan.

Preferente mailan, Lagun Onak-ek 4-0 irabazi zuen Irun 1902 taldearen aurka. Etxean jokatzen zuen Lagun Onak-ek, eta partida osoan beren nagusitasuna erakutsi zuten. 10. minutuan Aranbarrik bere atean sartutako golarekin aurrea hartu zuten Lagun Onakekoak, eta ondoren beste hiru gol lortu zituzten. Bi Antzik, lehena 50 minutuan eta bigarrena 63 minutuan. Bestea, Inaki Kortak lortu zuen 60 minutuan. Lagun Onak taldeak Preferente mailan sailkapenean bigarrena izaten jarraitzen du 44 punturekin, liderra baino bat gutxiago. Aurretik Elgoibar du, eta atzetik Pasajes 42 punturekin.

Jubenil mailako Euskal Ligan, berriz, Lagun Onakek 3-5 galdu zuen Zarautzen kontra. Maila honetan, Lagun Onak taldea 14. da sailkapenean 14 punturekin, eta atzetik Balmaseda du 13 punturekin.

Lagun Onakeko neskek, berriz, Leioakoen kontra aritu ziren asteburu honetan, eta 0-0 berdindu zuten. Neskak, 12.nak dira sailkapenean 12 punturekin, eta atzetik San Juan dute 6 punturekin.

Hurrengo astean hiru taldeak kanpoan arituko dira: Tolosakoen kontra preferente mailakoak, Zaramaga taldearen kontra Euskal Ligakoak, eta, Retuertokoen kontra neskak.