Urrestillako alde zaharra hiritartzeko proiektua onartu da

Uztarria.com 2002ko urt. 31a, 14:01

Hiri antolamendu arauetako A.I.U 76 “Urrestilla Hirigunea” hiritartze proiektuaren haserako onespena eman da, eta ondorioz jendaurrean jarri da 15 egunetako epean erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko.

Alkatetzak, 2002ko urtarrilaren 17an emandako Dekretuaran bidez Urrestillako alde zaharrerako urbanizazio proiektuari hasierako onarpena ematea ebatzi zuen. 2002ko urtarrilaren 30an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jasotzen denez.

Orain, espedientea jendaurreko erakustaldian jarri da Azpeitiko Udaleko Idazkaritzan, 15 egunetako epean aztertu eta egoki eritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkezteko. Erreklamazio eta alegazioetarako epea iragarkia G.A.O.n egiten den egun berean hasten da, eta Alkate-Lehendakariari zuzenduta aurkeztuko dira Udaleko Sarrera Erregistroan.